Argumentua obraren hari
nagusiaren kontaketa laburra da. Argumentuan ez dira azaldu behar gertakizun
guztiak. Liburu luze baten argumentua lerro gutxitan azal daiteke; beste gauza
bat da obra horretako gertakizunen kontaketa, baina hori ez da
argumentua.
Argumentua, gainera, gertakizunen hari ordenatua izaten da,
nahiz eta obran aldrebestua egon.Beraz, lehenengo lana apunteak hartzea da, eta
apunte horietatik hari koherentea eta ordenatua
atera.
Gertakizun
nagusiak.
Istorioak ulertzeko gertakizun nagusien azalpena egin liteke, labur eta argi
(ezin ibil daiteke itzulinguruka, atzera-aurrera, narrazioaren ordena berberari
eutsiz; hau oso jokabide kaxkarra izaten da).