Egindako analisiaren ondorioz, atal honek aberatsa
izan behar du; "Gustatu zait / Ez zait gustatu" moduko sinplekerietan geratzen
diren iritziek baliogabetu egiten dute aurreko iruzkin lan guztia. Beraz,
aurretiaz egin den lanaren ondorioa da, aurreko guztia atal hau txukun egiteko
apunte bilduma bat dela esan daiteke. Atal honetan iruzkina egin duenaren maila
laburbildurik geratzen da.
Iritzian obraren iruzkinean zehar atera diren
ezaugarriak eta berezitasunak bildu eta komentatu behar dira (gaia, kontaketaren
maila, istorioaren egituraketa, pertsonaien hautaketa eta garapena, obraren
mezua edo esanahia...) eta horien balioa (kalitatea) aintzat
hartu.
Iritzirako jarrera oso egokia izaten da idazlearen lekuan jartzea:
“Nik neuk nola antolatuko nuke honelako istorio bat, zelan kontatuko nuke...” .
Horrela, obra baten zailtasunez ohartuko ginateke eta dituen merituak aitortzeko
jarrera irekiagoa ere izango genuke.